XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oyartzun

Emakume abertzaliak entzun: Aurretik jakiñan gañian zaudeten bezela eta igande goizian emango diran orritxoak agertzen duten lez, igande arratsaldian elizkizun ondoren izango degu gure batzokian aurreneko batzarra.

Izlariyak izango dira, eta junta edo bazkunako andereñoak zeiñ izango diran erabakiko da; ondoren Euzkadi amaren ikurriñak emango dira.

¡Oyartzun'go emakumiak! Zuen zañetan euzko odola damakizuten ezkero ez ukatu, ama Euzkadi'ri zuen laguntza.

Oraindaño 124 bazkide bagera.

¡Aurrera! gure anayak jo ta pasa arte.

Igande arte bada.

ALOS-USUA.